Aste bat pasa ondoren berriz ere blogean idazteko unea
iritsi da. Lehengo astean txabola klasera eraman behar genuen eta irakasleak
akatsak erakutsi zizkigun. Batzuen arazoak gauza txiki batzuk ziren, baina nire
kasuan, arazoa estrukturaren loturetan zegoen. Beraz, eman zidan aholkua zera
izan zen, bada beste bat egitea. Azalpena: gauza konplikatu eta zail bat egiten
saiatuznaizela, gauza on bat egiten baino.
Hasiera batean kritika hori ez zitzaidan gustatu, baina
ulertu nuen nire hobebearrez esaten zuela. Beraz beste txabola bat egiten ibili
naiz aste hau, aldi honetan karratua eta ez oktogonala. Honetaz gain bistak
marraztu behar genituen eta loturen irudikapenak (esku librean).
Nire ustez proiektu polita geratu zait. Espero det zuek
berdin pentsatzea.
Bistak + loturak + txabola 3D
Txabolaren argazkiak
No hay comentarios:
Publicar un comentario