martes, 29 de octubre de 2013

Logela 2.0

Aste honetarako pentsatuta geneukan 20 m2-ko logelaren lehenengo maketa egin behar zen. Logelak bainugela bat eduki behar zuen eta lo egiteko tokia edukitzeaz aparte, baita lan egiteko espacio bat eduki behar zuen.

Nik pentsatu dudan diseinua, hiru zatitan sailka genezake. Lehenengoa, atetik sartu bezain laster ikusten dena: lantokia (mahai luze batekin eta bi armairu/apal/liburutegirekin); ondoren honen ezkerretara dagoena logela (ohe eder bat eta bi armairurekin osatuta dagoena) eta azkenik logelaren parean dagoena: bainugela (lababoa, komuna, bideta eta dutxa).






Argazkietan lehendabizi Homestyler programarekin eginiko irudikazio tridimentsionala dago (hiru bista axonometriko) eta ondoren goitiko bista bat.







Orain berriz nik eginiko maketa dator (hau behin behinekoa da), ondoren, datorren asterako maketa hau dotoreago egongo da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario