martes, 22 de octubre de 2013

Gure LOGELA

Gure logela, gure toki (leku) berezi moduan uler daiteke. Bakoitzaren logelak pertsona bera definitzen du.

Batzuk pentsatuko dute logelan bakarrik lo egiten dugula eta ez dela guztiz funzionala. Agian arrazoi dute, baina bertan baita lan egingo bagenu jarraituko litzateke leku ez funtzional bat izaten?

Dukadan gela ez da oso handia, baina bai nahikoa nire eguneroko ekintzak egiteko: lan egiteko eta marrazteko gunea, deskantsatzeko tokia eta abar. Toki eta elementu guztiek elkarren artean harreman bat sortzen dute nire bizitza erraztuz: mahai luze bati esker beharrezko espazioa daukat nire lanak eta proiektuak egiteko (nahiz eta batzuetan etxeko beste zenbait leku inbaditu).

Nire logelan aurki daitezke lagunekin egondako bidaietako, festazko argazkiak; saskibaloiko oroigarri pila, edota pasatako momentu gogoangarri bat harrapatzen duten objektuak.


Dena dela, nire bizitzako nukleoa, denbora gehien igaro eta gustuenen egoten naizen tokia ohea da. Bertan etzan eta gertatutakoaz pentsatzen dut eta etorkizunaz amesten hasten naiz. Hementxe, ohean manta batekin etzanda, musika entzunez neure buruarekin egotean zoriontsu bizi naiz. 

Ez dago mundu osoan nire gela berdin dezakeen beste gelarik, baina hau edonork esan dezake, logelak baitira pertsona batek izan dezakeen gunerik pertsonalena.



No hay comentarios:

Publicar un comentario