Aste honetarako pentsatuta geneukan 20 m2-ko logelaren
lehenengo maketa egin behar zen. Logelak bainugela bat eduki behar zuen eta lo
egiteko tokia edukitzeaz aparte, baita lan egiteko espacio bat eduki behar
zuen.
Nik pentsatu dudan diseinua, hiru zatitan sailka genezake.
Lehenengoa, atetik sartu bezain laster ikusten dena: lantokia (mahai luze
batekin eta bi armairu/apal/liburutegirekin); ondoren honen ezkerretara dagoena
logela (ohe eder bat eta bi armairurekin osatuta dagoena) eta azkenik logelaren
parean dagoena: bainugela (lababoa, komuna, bideta eta dutxa).
Argazkietan lehendabizi Homestyler programarekin eginiko
irudikazio tridimentsionala dago (hiru bista axonometriko) eta ondoren goitiko bista
bat.
Orain berriz nik eginiko maketa dator (hau behin behinekoa
da), ondoren, datorren asterako maketa hau dotoreago egongo da.