martes, 4 de febrero de 2014

Izozkitegia Ondarretan

Aspaldiko partez berriz ere proiektu batekin nator.
Oraingoan izozkitegi bat egitea edo horren diseinua egitea egokitu zaigu.
Horretarako irakasleek zenbait eginbeharreko bialdu dizkigute, hauexek dira:



"Datorren asterako, ideograma definitiboak eta ideia hoiek aurrera eramateko erabilgarriak izango diren erreferentziak finkatu beharko dira. Ideograma definitiboak eta erreferentziak, bakoitzak bere blog-era igo beharko ditu. 


Datorren asteko zuzenketetan, ideia nagusiak, ideograma, lan maketa eta proiektua nola doan adierazteko baliagarriak izango diren planta, altxaera, ebakidura, irudi etabar ekarriko dira."


Ideia izan da behin eta berriz errepikatu diguten arlo bat, oso garrantzitsua da gure proiektuko idea garbi edukitzea eta horrekin ondorengo guztia bakarrik etorriko da. 
Nire proiektuan influentzia nagusi bat eduki det ideak ateratzeko orduan: Le Corbusier.
Le Corbusier XX. mendeko arkitekto garrantzitsuenetarikoa izan da. Berak arkitektura modernoaren 5 ideia nagusiak azaldu zituen liburu batean eta horren erakusgai Villa Saboye eraiki zuen. 

Berak bezela nik 5 ideia horiek erabili ditut nire proiektua pentsatzerako momentuan. Hauek dira ideak:

1- Eraikina piloteen gainean eustea
2- Oin planoko diseinua librea izatea (edozein forma eta modu)
3- Estruktura paretetatik kanpo egotea (estetikaren aldetik ez da ideiarik hoberena)
4- Leiho horizontal luzeak jartzea
5- Natura gure eraikinarekin konbinatzea (landareak jartzea)

Hauek dira Le Corbusierrek finkatzen dituen 5 ideiak, hemendik abiatuz, hauexek dira nire ideiak:

1- Eraikina piloteen gainean ezartzea (pilote txikiak, baina horrela lortzen dugu itsasgora dagoenean ura eraikineraino ez iristea)
2- Oin planoko diseinua librea izatea (edozein forma eta modu). Nire kasuan " U " formako diseinu bat
3- Hondartzako erabiltzaileen materialak erabiltzea (paseo gaineko "lona" -> amakek dauzkatenen antzekoa)
4- Leiho horizontzal luzea (nire diseinuak leihoa inklinazio batekin du, baina eraikin osoa estaltzen du)
5- Natura gure eraikinarekin konbinatzea (landareak jartzea). Komunen gainean eta izozkitegiaren gainean loreak daude. Horrela hondartzaren aurrean dagoen lorategia gure eraikinarekin lotzen dugu eta aldi berean hondartzarekin (trantsizio erlazio osoa)
6- Nahiz eta horren bila ez joan, goitiko bista batez ikusia "kruzero" baten modukoa dirudi

Erreferentziak:

- Villa Saboya (1929) - Le Corbusier
- Pabellón de Portugal (1998) - Álvero Siza
Burj Al Arab  (1994-1999) - Atkins
- Ginkgo Lounge (2010) - Tiago Rosado





Zuzenketa klasearen ondoren, planoak behin zuzenduta eta ondo irudikatuta daudenean, blog-era igoko ditut; bitartean krokis batekin konformatu beharko dezute:

Ideograma: 

Piktograma:

Planoen krokisa:

No hay comentarios:

Publicar un comentario