miércoles, 26 de febrero de 2014

Etxe PASIEGOA

Bi aste pasa ondoren etxe pasiego baten proiektua enttregatu behar izan dugu.

Bertako ezaugarriak mantenduaz.

Burgos eta Kantabria arteko mugan kokatuta
XVIII eta XIX mendeen artean eraikitako etxebizitzak dira
26.079 biztanle, jende gutxiko ingurua
Pas eta Miera ibaiek sortutako haranetan
Paisaia oso menditsua eta altuera handikoa handikoa
Menditsuaz gain harri ugarikoa
Kaliza harria da bertako bereizgarri
Espinosa de los Monteros eskualdeko biztanleak
Abeltzantzan oinarritutako kultura
Animaliak etxebizitzen azpiko aldean gorde
Animalien berotasuna etxea berotzeko erabilia
Sakabanatutako etxeak
Ez zen orden bat mantentzen etxeak egiteko
Etxeak harrizkoak (teilatu eta fatxadak)
Ingurutik jasotako harriekin eginak (paisaia garbituz etxeak eraiki)
Egurrezko zati txikiak
Habe eta karga hormak (tamaina handikoak)
Ikusten dena da egitura
Leiho eta ate gutxi eta txikiak, irekiuneak egiteko zaila
Eskilara kanpoan, goitik behera joateko kanpora atera
Lur eremua markatzeko ere harrizko harresitxoak
Urtaro jakin baterako bakarrik erabiliak (hilabete pare bat)
Larreak animalientzat egokiak zirenean erabiliak
Udaberri eta uda aldean betetzen ziren
Neguan herrietara jaisten ziren berriro
Etxebizitza txikiak, beharrezkorako bakarrik
5 metrotako altuera gutxi gorabehera
Gutxi goba behera 10 000 borda Pasiego daude lautada osoan banaturik

Beraz, hori guztia kontutan edukirik, etxe honen diseinuan pentsatu behar genuen: zein material erabili, solairuen distribuzioa eta banaketa...

Nire ideia hau zen: Farnsworth etxearen estetika erabiltzea, hau da, paretak libre uztea. Hiru altueratan banatutako elementuak jarri ditut eta horrela berezko esentziaz aparte nire tokea ematen diot.

Hauek dira maketaren argazkiak:





















martes, 11 de febrero de 2014

Ondarretako IZOZKITEGIA

Lehengo astean esan nuen bezala, aste honetan entrega finala geneukan eta hori baino lehen zuzenketak etorri ziren (onerako eta txarrerako). Batzuek aldaketa simple batzuekin proiektua bukatutzat zuten, beste batzuek ordea (bertan ni nagoelarik), dena berriz ere pentsatu behar izan genuen. 

Proiektu berri honetan ideia nagusia hauxe da:

- Espazio ireki bat sortzea, non neguan funtzionala izango den eta hondartzako material batzuen errepresentazioa erabiliko den.

Guztiz irekia da nire roiektu berria (udaran). Terraza zabal bat du bi toldokin. Paseoan berezitasun bat dago eta zera da: paseoa puskatu egiten da eta hondartzaruntz joaten da, honek izozkitegirako bidea erakusten dizu. 

Neguan aldiz, itxi egiten da kristalez eta barruko intentsidade sensazioa handitzen da.

Hiru toldo daude, hauek bi esan nahi izan ditzaketa: 1- hiru hondartzak edo 2- Kontxa, Ondarreta eta Irlaren posizioak

Estalki hauek ez dira lauak baizik eta tolestuak, SIZAren Pabellon de Portugalekoak bezala.
Trantsizio eta konexio zuzen bat lortzen da lorategiaren, paseaoren eta hondartzern artean: Lorategitik asten da estalkia eta behin paseoa zeharkatu duela, eskailerak eta arrapalak gidatzen gaituzte hondartzara.

Hauek dira egin ditudan planoak proiektu hau azaltzeko:

Bi ebaketa

Oina (udaran)

Bi ebaketa

Oina (estalkiena)

Kokapen planoa

Oina (neguan)

Influentziak


Behin hau ikusita, hauek dira atera ditudan argazkiak nire maketari
























Espero det asko gustatu izana. Lan asko dago honen atzean.
Gogoratu beharra dago batzuetan arriskatu behar dugula ideia pentsatzerakoan,baina beti gogoan edukiz: LESS IS MORE

martes, 4 de febrero de 2014

Izozkitegia Ondarretan

Aspaldiko partez berriz ere proiektu batekin nator.
Oraingoan izozkitegi bat egitea edo horren diseinua egitea egokitu zaigu.
Horretarako irakasleek zenbait eginbeharreko bialdu dizkigute, hauexek dira:



"Datorren asterako, ideograma definitiboak eta ideia hoiek aurrera eramateko erabilgarriak izango diren erreferentziak finkatu beharko dira. Ideograma definitiboak eta erreferentziak, bakoitzak bere blog-era igo beharko ditu. 


Datorren asteko zuzenketetan, ideia nagusiak, ideograma, lan maketa eta proiektua nola doan adierazteko baliagarriak izango diren planta, altxaera, ebakidura, irudi etabar ekarriko dira."


Ideia izan da behin eta berriz errepikatu diguten arlo bat, oso garrantzitsua da gure proiektuko idea garbi edukitzea eta horrekin ondorengo guztia bakarrik etorriko da. 
Nire proiektuan influentzia nagusi bat eduki det ideak ateratzeko orduan: Le Corbusier.
Le Corbusier XX. mendeko arkitekto garrantzitsuenetarikoa izan da. Berak arkitektura modernoaren 5 ideia nagusiak azaldu zituen liburu batean eta horren erakusgai Villa Saboye eraiki zuen. 

Berak bezela nik 5 ideia horiek erabili ditut nire proiektua pentsatzerako momentuan. Hauek dira ideak:

1- Eraikina piloteen gainean eustea
2- Oin planoko diseinua librea izatea (edozein forma eta modu)
3- Estruktura paretetatik kanpo egotea (estetikaren aldetik ez da ideiarik hoberena)
4- Leiho horizontal luzeak jartzea
5- Natura gure eraikinarekin konbinatzea (landareak jartzea)

Hauek dira Le Corbusierrek finkatzen dituen 5 ideiak, hemendik abiatuz, hauexek dira nire ideiak:

1- Eraikina piloteen gainean ezartzea (pilote txikiak, baina horrela lortzen dugu itsasgora dagoenean ura eraikineraino ez iristea)
2- Oin planoko diseinua librea izatea (edozein forma eta modu). Nire kasuan " U " formako diseinu bat
3- Hondartzako erabiltzaileen materialak erabiltzea (paseo gaineko "lona" -> amakek dauzkatenen antzekoa)
4- Leiho horizontzal luzea (nire diseinuak leihoa inklinazio batekin du, baina eraikin osoa estaltzen du)
5- Natura gure eraikinarekin konbinatzea (landareak jartzea). Komunen gainean eta izozkitegiaren gainean loreak daude. Horrela hondartzaren aurrean dagoen lorategia gure eraikinarekin lotzen dugu eta aldi berean hondartzarekin (trantsizio erlazio osoa)
6- Nahiz eta horren bila ez joan, goitiko bista batez ikusia "kruzero" baten modukoa dirudi

Erreferentziak:

- Villa Saboya (1929) - Le Corbusier
- Pabellón de Portugal (1998) - Álvero Siza
Burj Al Arab  (1994-1999) - Atkins
- Ginkgo Lounge (2010) - Tiago Rosado





Zuzenketa klasearen ondoren, planoak behin zuzenduta eta ondo irudikatuta daudenean, blog-era igoko ditut; bitartean krokis batekin konformatu beharko dezute:

Ideograma: 

Piktograma:

Planoen krokisa: