El elogio de la sombra estetika japoniarraren gainean idatziriko adierazpen bat da Junichiro Tanizaki-rena, 1933an idatzita. Hartan argudiatzen da Mendebaldeko edertasuna argiarekin, distiratsuarekin eta zuriarekin lotuta egon dela, eta aldiz iluna, lainotzeak eta belztasuna konnotazio negatiboa izan duela beti. Hala ere, argudiatzen du, Japonian itzalak ez duela konnotazio negatiborik eta edertasunaren zati bat dela.
Liburuan zehar esploratzen du itzalaren, sinpletasunaren, kontraargiaren, zeramika japoniarrean, tokonomas-etan, etxebizitzetako eraikuntzan, lanparen, Txinatar tintaren, jantzien, etab arteko erlazioa..... ahularen, kontraargiaren arteko erlazioa.
Liburua irakurri ostean buruan gauza asko nahastu eta aldi berean ulertzen hasi ditut. Gauza bat argi dago kultura japoniarra besteengandik oso desberdina dela, baina ez nuen pentsatzen horrenbesterainokoa izango zela. Dena den, desberdintasun garrantzitsuena iluminazioarena edo argiarekiko da, batez ere itzalarena. Guk bilatzen duguna ahalik eta argi gehien edukitzea da, baina aldiz Japoniarrak bilatzen dutena kontrakoa da. Beraiek baloratzen dutena itzala da.
Europa aldeko arkitekturak argitasuna du lege garratzitsu bezela, oraingo eraikinetan leiho izugarriak ikus daitezke, argi bilatzen dutenak, batzuetan gehiegi...Argirik lortuko ez balitz, artifizialki jartzen saiatuko liratekete (fluoreszenteen bidez). Nire ustez oreka bat bilatu behar da argiaren eta itzalaren artean.
Dena den, liburutik bere azken parrafoarekin geratzen naiz, non Junichiro Tanizakik azaltzen duen edo plazaratzen duen bere nahiak edo liburua idazteko benetazkoarrazoiak edo argudioak:
"A decir verdad, he escrito esto porque quería plantear la cuestión de saber si existiría alguna vía, por ejemplo, en la literatura o en las artes, con las que se pudieran compensar los desperfectos. En lo que a mí respecta, me gustaría resucitar, al menos en el ámbito de la literatura, ese universo de sombras que estamos disipando... Me gustaría ampliar el alero de ese edificio llamado "literatura", oscurecer sus paredes, hundir en la sombra lo que resulta demasiado visible y despojar su interior de cualquier adorno superfluo. No pretendo que haya que hacer lo mismo en todas las casas. Pero no estaría mal, creo yo, que quedase aunque sólo fuese una de ese tipo. Y para ver cuál puede ser el resultado, voy a apagar mi lámpara eléctrica."
No hay comentarios:
Publicar un comentario