martes, 20 de mayo de 2014

AZTERKETA

Gaur azterketa eduki dugu.

Eta Tailer bateratuan emandakoari  buruzko eraikin bat gauzatu behar genuen.

15 x 15 oinplanta duena
Leihoarik gabekoa
Patioak erabiliz argiztatu behar dena
Adin: basamortuan dagoen eraikin edo etxebizitza bat

HAU IZAN DA GUTXI GORA BEHERA NIK AURKEZTU DUDAN PROPOSAMENA



ONDARRETAKO ETXEBIZITZA 5.0

KURTSOKO AZKEN ARIKETA ETA AZKEN ENTREGA

Iritsi da aurtengo proiektoseko azkenengo eguna eta horrekin entrega definitiboa.
Gaurko gure ondarretako etxebizitza eginda guztiz ekarri behar genuen.
Gainera gaur AZTERKETA EGUNA zen, baino horretaz beranduago hitzegingo det.

Hasteko, esan beharra dago proiektu honetan gauza bat oso gaizki eramen detela, IDEIA finkatzearena. 5 ideia eduki ditut buruan bueltaka eta horrek egin du azken momenturarte ondo definituta ez edukitzeak.

Hauek dira nire ideien eboluzioa:

1- 


2-


3-


4-


5-

Proiektu honek joko asko ematen zuen eta horrek eragin du nire argi edukitze eza hori.
Azkenik irakasleen aholkuak entzun ondoren hau izanz en ateratako ondorioa:

HOBE DA ZERBAIT BASIKOA (eta ondo) EGITEA, FORMA KONPLEXUETAN SARTZEA BAINO.

Hori ondo finkatuta eduki ondoren, nire proiektua sortzen da.

Ondarretako Satrustegi kalean dagoen 10. portalean kokatuta dago gure partzela.



Nire eraikinak L baten tipologia jarraitzen du. Tipologia honek zenbait gauzetara behartzen zaitu.
Eskailera normalean bi hegalak elkartzen diren puntuan egon behar du. Erpin edo alde batetik bestera juteko arazorik ez egoteko.

Ikusten den moduan beheko solairuan estudioa eta egoteko tokiak daude eta 2. solairuan berriz logelak.
Eraikinaren sarrerak baita arkitekturaren parte izatea nahi nuen, horregatik sarrera hori barrurantz sartzen da. Bertatik bi norabide dituzu estudiora juteko (barruan altura bikoitza duelarik) edo etxera. Dena konektatuta dago eraikinean. Eguzkitzapenari begira leihate erraldoi batzuk (goitik beherainokoak) ditu. 

Gainera lorategiarekin oso ondo dago konektatuta, zeren bidetxo batzuk daude leku batetik bestera juteko. Gainera igerileku bat dago lorategiaren erdian.




Eraikinaren fatxadak


Goiko bista eta ebaketen kokagunea



EBAKETAK




Maketa (1:100)







Kokapen maketa (1:200)





ESPERO DET GUSTATU IZANA ETA BAI PLANO ETA MAKETAREKIN ARGI GERATU IZANA NIRE IDEA.

ESKER ANITZ

miércoles, 14 de mayo de 2014