Kurtsoko azken ariketa honetan, familia bakarreko etxebizitza bat antolatu beharko da arkitektura tailer estudio bati loturik. Orubearen azalerak bi erabilerak estrategikoki antolatzeko aukera eskeintzen du, bien arteko hartuemana lorategiarekin, patioarekin eta bolumenen artean eginaz.
Eraikina, Ondarretako hiri ehunduran dagoen orube huts batean kokatuko da.
Kanpotik ezinbestekoa izango da inguruan dauden orubeekin erlazionatzea eta baita ere inguruko eraikinen tipologiarekin. Eskala, dentsitatea, ikuspuntuak eta orientazioa bezelako faktoreak ere kontutan izan beharko dira.
Programa:
- Etxebizitza 150m2 ingurukoa. (egongela, sukaldea, jangela, komunak, eta 3 logela gutxienez)
- Bi kotxeentzako aparkamenduak.
- Arkitukturako estudio-tailerra.
- Lorategiaren antolaketa. Proiektatzen diren erabilerak eta bolumenak antolatuko ditu lorategiak, sarrera, etxerako bideak, orubearen itxitura diseinua, lorategiaren diseinua…
Lehenengo ariketa:
Datorren asterako (apirilak 16):
Proiektuan erabiliko diren erreferentzia nagusiak bilatu eta landu beharko dira. Horretarako, ikasle bakoitzak klasean erakutsi diren arkitektoen 2 etxebizitza aukeratu beharko dira (ahal bada arkitekto ezberdinak izango dira). Bi etxeak aztertu beharko dira, eta bakoitzaren 3 azterketa eskema egingo dira (imanolena etxearekin egin genuen modura). Azterketa hauek blog-era igoko dira apirilak 16 baino lehen.
Nik aukeratu ditudan bi arkitektoak eta beraien etxebizitzak hauek dira:
- Meadowview House / Platform 5 Architects
- Mansión Tugendhat / Mies Van der Rohe
Gorriz dauden marrak etxebizitzako itxiturak dira, kanpo eta barne espazioak banatzen dituztenak.
Marra urdinak aldiz, bertatik egin daitekeen ibilbidea.
Karratu urdinak planoetan azaltzen diren espazio edo gune bustiak edo hezeak dira, hau da komunak.
Azkenik plano guztietan badago distribuzio karratu batzuk (kolore desberdinekin), bertan ikus daitezke etxeko gune desberdinak.
Etxebizitza hauek aukeratu behar genituen gero gurean zertxobait plasmatzeko. Nire kasuan 5 architects estudioaren etxebizitzan asko gustatu zait, egin duen forma geometria basiko batetik abiatuta dagoelako.
Bestalde, Mies Van der Rohek erabiltzen duen distribuzioa eta banaketa "paretarik eta itxiturik gabe" oso interesgarria da gune zabalak eta oztoporik gabekoak egiteko.
Baita gustatuko litzaidake aipatzea Aaltok duen eliza baten egitura, zeren horrek baita ideograma egoterakoan lagundu dit.
Beraz ariketa hau eginda, orain gure diseinuan pentsatzea tokatzen da. Oso garratzitsua da ondo egitea ariketa hau, zeren hemen erakutsi behar dugu kurtso osoan ikasi duguna.
TO BE CONTINUED....