Azkenean iritsi da lehen lauhileko entrega garrantzitsuena egiteko ordua. Proiektu hau aste askotan landua izan da eta zuzenketa sakonen ondoren, dexente dagoen lan bat lortu det.
Arkitekturako lorategian dagoen edikulo horretan habitat berri bat sortu eta diseinatu behar genuen, bi ikasleentzako alegia. Buruari bueltak eman ondoren, diseinu desberdin bat egitea bururatu zitzaidan.
Hau da nire ideia: bertan dagoena mantendu, baina aldi berean gure (nire) presentzia erakutsi. Zera egin nahi nuen, bertan dagoen "L" formako pareta mantendu baina gero goiko zatia bertatik ateratzen den kubo moduko bat egin. Horrela, ikasten ari zarenean (goiko zatian) airean egongo bazina bezala dirudizu. Bestalde, terrazak lorategiarekin konexio zuzena dauka bere materialak goitik behera jarraitzen baitute.
Proiektu finaleko dossierra. Bertan planoak, influemtziak eta grafikak ikus daitezke
|
Kokapen oina |
|
1 eta 2 solairuen oina - B bista |
|
D, C, A bistak - Bi ebaketa |
|
Eraikuntzarako egin behar zen lana (1:20 eskalan), egitura sistemak aztertu |
|
Ideograma eta Piktograma |
|
Influentziak |
Hauexek dira 1:100 eskalan egindako maketaren argazkiak
Azkenik 1:50 eskalako maketan, gertuagoko kokagunean aztertu det, eman garbi ikus daiteke nire proiektuaren mamia.
|
Enpresarialesetik ikusiko litzatekeen modura |
|
Eskolan aurrean dagoen rampatik ikusiko litzatekeen modura |
Proiektu luzea bainan polita izan da. Potentea bere arlo guztietan. Emaitza ona lortu dudala uste dut. Espero dut gustatu izana. Iradokizunak eta komentarioak onartzen dira